"¿PAGAR LA CUENTA?... ¡QUÉ COSTUMBRE TAN ABSURDA!" (LO DICE GROUCHO MARX, NO NOSOTROS)
Home

Munduko kurdingtarrak!!!

Ilusio berriekin denboraldi berriko kurding gauak hasi dira.

Kurding klub BascookMusika zuzenean, sukalde burutxori baina bihozbera, Bizkaiko txakolina, Beefeter pixka bat (ala asko), agurtzeko eta Bascook proiektuak nola doazen kon- tatzeko gogo izugarriak... Ilusio berriekin hasi dira denboraldi berriko kurding gauak!!! Iraila- ren 29an hain zuzen bueltan etorri ziren nire urrirarte itxaroteko proposamena sekulako kexak jaso eta gero.

Lehenengo afarirako FMI-k primekin tartar bat egin nezala eskatu zidan - arriskukoekin noski-, baina sukaldaritza ausartegia iruditu zitzaidan eta Krudoen gau bat aukeratu nuen. Gau horretarako hamaika saiakuntza egin genuela ziurtatzen dizuet. Dena gordinik jaten dutenak ba ote daude munduan, jateko modu honen defendatzaile sutsuak gainera, baina Bascooken elikagaiak jateko modu ezberdin asko daudela eta bakoitzarentzako modu aproposena aurkitu nahian gau berezi hori eskaini genizuen. Batzuk beldur pixka batekin etorri arren, ez genuen inor jaten zartaginetik pasatu baino lehen behintzat!

Deialdia alfabeto-ordenan egiten jarraitzen da betiko legez eta beti bezala barkamena eskatzen dizuet eskaera guztiei erantzunik ezin badiegu eman, hemendik ekainera guztiori agurtu nahi zaituztet, zin egin nuen (ezin izan dut sekulan ezetzik esan) jai hauek bigarren urtemugaraino mantenduko nituela eta esandakoa betetzen duen horietakoa nauzue.

Udazkenari agurtzeko lau kurding-gau berezi eta bitxi xamar prestatu ditugu. Jakin badakigu jai giroa, janari berezia eta saiakuntzen maitaleak zaituztegula, beraz, hona hemen sasoi honetako beste proposamenak.

Calabazas bascook

Xanpain gaua burbuilaz beteko zaigu. Freixenet neskak kurdintarren aurka (ez, ez ditugu Bascookera ekarriko baina faltarik ere ez dago). Edertasuna jatortasunaren aurka. Haiek politagoak izango dira dudarik gabe baina guk baino hobeto ez daki inork xanpaina gozatzen. Edari txuri eta dotore honekin egin daitezkeenak eta are gehiagokoak egingo ditugu gau xoro honetan.

Neguko boilurra eta boilur zuria ere euren protagonismoa izango dute beste lagun arteko ostegun zoragarri batean. Munduko txerri onenen sudur finenak lur azpian aurkitutako altxorrak gure afari mahaian dastatuko ditugu ehun eta hamaika modu ezberdinetan. Janariari gustu berezia ematen dioten luxuzko boilurrak aho finenak asetuko dituzte. Azken finean txerriek gogoko dutena bikaina izan behar du halabeharrez txerriak hain maite dugun afaltiar guztientzako.

Itsasotik lanpernak etorriko zaizkigu gizon guztien inbidiarako eta emakume gehienen desirarako. Gaztelaniazko atsotitzak mero zuria dirauen bitartean gure mahaian itsasoko benetako erregeak izango ditugu present. Orain dela zenbat denbora ez duzue behar diren bezalako lanpernak zurrupatzen? Ezpainzapiak nire kontu eta gatz puntua baita.

El restaurante

Descubre el Bascook en imágenes.

Bascook 3.0

Enredando en la red.

Bascook se viste para ir al College

Bascook y Franklin & Marshall, pasión por la calidad.

Kurding Klub

Anselmo Guinea, kurdingtar bat Arte Ederren Museoan.

La tentación te espera en Bascook Denda

Bascook Denda

Desvelamos los secretos que podéis encontrar en la Bascook Denda.

Bono Gabarra